XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta agindu zien jendea eserrarazteko saldotan, belar hezearen gainean. Eta eseri ziren ehunka eta berrogeita hamarkadatan.

Eta bost ogiak eta bi arrainak harturik, zerura begira jarri eta bedeinkatu zituen, bedeinkatu eta zatitu zituen ogiok, eta bere ikasleei eman zien, eta haien aurrean jarri zituzten. Denek jan zuten eta ase ziren. Eta hondakinekin hamabi saski eta otzara bete ziren.

Eta jan zutenak bost mila gizon izan ziren.

Eta berehala behartu zituen ikasleak txalupara sartzeko, eta Berari aurrea hartuz, itsasoz beste aldera, Betsaidera, alegia, joan zitezen Berak herrari agur egiten zion bitartean.

Eta haiei agur egin zienean, mendira joan zen otoitz egitera.

Eta berandu izanik, txalupa han zen itsas erdian, eta maisua lurrean bakarrik.

Eta arraunetan ari zirela ikustean (haizea kontra baitzuten), gauaren laugarren bigira aldera, fantasma bat zelakoan, garrasika hasi ziren. Eta Berak, berehala hitz egin zuen haiekin, esanez: Neu naiz, ez beldurrik izan.

Eta igo zen haiek zeuden txalupara, eta baretu zen haizea. Eta gero eta gehiago harriturik zeuden, ez baitzuten ogiena ulertu; aitzitik, itsuturik zegoen haien bihotza.